Politika -
Aste Nagusia
Ertzaintzak presoen kartelak eta argazkiak kendu ditu Bilbon
Presoen argazkiak, zigorra betetzen duten kartzela eta EAEra dauden kilometroak erakusten dituzten kartoizko gezi batzuk kendu dituzte. Horietan guztietan, "etxera" idatzita zegoen.
Erredakzioa
Ertzaintzak eta Bilboko Udaleko garbiketa zerbitzukoek presoen kartelak, pankartak eta argazkiak kendu dituzte Unamuno plazatik, Alde Zaharreko zenbait kaleetatik eta Areatzako txosnagunetik, zenbait lekukoek Europa Pressi jakinarazi diotenez.
8:00ak aldera, pankartak kartelak eta presoen argazkiak, zigorra betetzen duten kartzela eta EAEra dauden kilometroak erakusten dituzten kartoizko gezi batzuk kendu dituzte. Horietan guztietan, "etxera" idatzita zegoen.
Bilboko Aste Nagusiko aurreko egunetan bezala, datozen egunetan ere, horrelakoak kenduko dituztela baieztatu dute Barne Saileko iturriek.