Politika -

Ostiralean, abuztuaren 27an

Jaurlaritzak ez du onartu Bilboko martxarako proposatutako ibilbidea

Manifestazioaren antolatzaileen ibilbide alternatiboak Bizkaiko hiriburuko "jaietako ekitaldiei nabarmen eragiten" diola uste du Ertzaintzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak ez du onartu Bilboko manifestazioaren antolatzaileek proposatutako ibilbide alternatiboa, eta ostiraleko martxa Zabalburu plazan hasi eta Aita Donosti plazan bukatzea berretsi du.

Aurreko astean, herritar talde batek "Euskal Herriaren eskubideen alde"ko manifestazioa deitu zuen Bilboko Aste Nagusiko egun handirako, abuztuaren 27rako. Martxa Zabalburun hasi eta Udaletxean amaituko zela aditzera eman zuten. Herrizaingok, ordea, jaien egitarauari trabarik ez egiteko eta herritarren segurtasuna bermatzeko, manifestazioaren ibilbide aldatu zuen.

Ohar batean adierazi dutenez, Ertzaintzako herritarren segurtasunerako arduradunek proposatutako ibilbidea aztertu dute eta ibilbide alternatiboak ere, "jaietako ekitaldiei nabarmen eragiten" ziola eta "larrialdietako zerbitzu publikoen lanari traba egiten" ziola ondorioztatu dute.

Manifestazioaren antolatzaileek, halaber, Herrizaingo proposatutako ibilbidearen amaieran tranbiaren ibilbidearen lanak zeudela argudiatu zuten. Herrizaingok "funtsik gabea" jo du argudio hori eta "martxa metro batzuk aurrerago bukatuz gero, Autonomia eta Trenbide etorbidearen bidegurutzean, arazoa konponduta" dagoela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea