Politika -

Kataluniako erreferenduma

Casadok Guardiolari: 'Jokoz kanpo zaudenean legea ez da betetzen'

PPren Komunikazio idazkariorde nagusiak esan duenez, “ez da onartuko legez kanpoko erreferendumik, eta Espainiako Gobernuak eta Justiziak demokrazioaren aurkako edozein erronka egotea ekidingo dute”.

Pablo Casado. Artxiboko irudia. EFE
Pablo Casado. Artxiboko irudia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Casado PPren Komunikazio idazkariorde nagusiak igande honetan esan du bere alderdiak gobernatzen duen bitartean “legez kanpoko erreferendum” bat bera ere ez dutela onartuko. Halaber, Pep Guardiola futbol entrenatzaileari esan dio gogoratu beharko lukeela “jokoz kanpo dagoenean, legez ez dela betetzen”.

Casadok adierazpen horiek egin ditu, independentistek Montjuicen egin duten kontzentrazioari buruz galdegin diotenean. ANC, Omniun eta AMI taldeek deitu dute ekitaldia, Carles Puigdemont Kataluniako presidentea eta Guardiola bera izan dira bertan. Azken horrek esan du bozkatu egingo dutela, “Espainiako Estatuak hala nahi ez badu ere".

Komunikabideei egin dizkien adierazpenetan, Casado Pep Guardiola FC Bartzelonako jokalari eta entrenatzaile ohiari zuzendu zaio, eta futbolarekin alderaketa bat egin du, futbolari bezala, “jokoz kanpokoak” kirolaren legetik kanpo egotea esan nahi dutela jakin beharko lukeela esatean.

Casadoren ustez, Kataluniako independentistak jokoz kanpo geratuko dira legez kanpoko erreferenduma egiten saiatuz gero, “eta arbitroek, hau da, Gobernuak eta Justiziak, legez kanpoko jokaldia seinalatuko du”.

Legezkotasunik ezak legearen erantzuna izango du, jakinarazi du, “lege osoarena”, nabarmendu du.

“Ez da onartuko legez kanpoko erreferendumik, eta Espainiako Gobernuak eta Justiziak demokrazioaren aurkako edozein erronka egotea ekidingo dute”, errepikatu du Casadok.

Bere irizpidearen arabera, ostiralean soilik ahoz komunikatu zuten kontsultaren eguna eta galdera, “baina ez dira sinatzera ausartu”.

Zentzu horretan, pauso administratibo bat dagoenean, Gobernuak eta Justiziak “irmotasunez erantzungo dute”.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Albisteak Alderdi Popularra Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Eguneko albisteak PPko presidente ohia