Politika -
HAUTESKUNDE LEGEGILEAK
Goiz lasaia Ipar Euskal Herriko hauteslekuetan
Hauteskunde legegileen bigarren itzuli dute gaur Frantziako Estatuan. Ipar Euskal Herrian sei hautagai ari dira lehian, hiru eserlekuren bila.
NEREA OLASO | ETB
847 hautesleku zabaldu dira guztira Pirinio Atlantikoetako departamenduan, erdiak, Ipar Euskal Herrian. Sei hautagai daude lehian Zuberoan, Lapurdin eta Behe Nafarroan, hiru eserleku lortzeko. Emmanuel Macronek aldekoak dira faboritoak.
Kanboko alkate eta Macronen aldeko diputatugaia, Vincent Bru, herriko etxean izan da bozkatzen. Diputatu izateko bidean da eta lehen borroka laster izanen du, bere presidentearekin, Kanboko proiektua dela eta. Emmanuel Macron urrea bilatzeko meategiak jartzearen alde dagoela dirudi, eta Lapurdiko hautetsi guztiak aurka azaldu dira.
Iparraldetik aterako diren hiru diputatuak berriak izanen dira, inkesta guztien arabera. Postuan errepika dezakeen bakarra Colette Capdevielle sozialista da, baina oso zaila izanen du bere aurkariari aurre hartzea. Asanblea Nazionaleko diputatu gehienak berriak izango dira.
Ipar Euskal Herriko herritar askok kezka agertu dute, Macronek gehiengoa izan dezakeelako.
Gehienek diote Asanblea Nazionalean gehiengo osoa izatea kaltegarria dela demokraziarentzat.