Politika -

Hauteskundeak Frantzian

Macronen alderdiek bi diputatu izango dituzte Ipar Euskal Herrian

Macronek babestutako Florence Lasserrek eta Vincent Bruk Ipar Euskal Herria ordezkatuko dute Parisen, Jean Lassalle zentro eskuineko diputatuarekin batera.

Florence Lasserre eta Vicent Bru, Ipar Euskal Herriko diputatu berriak. Argazkia: EiTB
Florence Lasserre eta Vicent Bru, Ipar Euskal Herriko diputatu berriak. Argazkia: EiTB
Florence Lasserre eta Vicent Bru, Ipar Euskal Herriko diputatu berriak. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herriko diputatu berriak izango dira Florence Lasserre, Vicent Bru eta Jean Lassalle, igande honetan Frantzian izandako hauteskunde legegileen bigarren itzuliaren ostean.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak babestutako hautagaiek, Lasserrek eta Bruk, bozen % 52.79 eta % 62,7 eskuratu dute, hurrenez hurren. Jean Lassalle zentristak babesen % 52,79 lortu du.

Lassallerentzat laugarren agintaldia izango da laugarren hautesbarrutian; Lasserrerentzat eta Brurentzat, ordea, lehenengoa (bosgarren eta seigarren hautesbarrutian, hurrenez hurren).

Iparraldeko parte-hartzea 17:00ak arte % 36,8koa izan da, inoizko abstentziorik handiena, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nazioarteko albisteak Iparraldea argazkiak Frantzia bideoak Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak Frantzia gaur Emmanuel Macron