Politika -

Estatuko Aurrekontuak

EAJk Madrilen duen jarrera kritikatu dute Ezker Batuak eta Aralarrek

Alderdi biak ez datoz bat Estatuko Aurrekontuen inguruan EAJ Zapateroren Gobernuarekin izaten ari den elkarrizketekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Batuari (EB) eta Aralarri ez zaizkie gustatzen Estatuko Aurrekontuen inguruan Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) PSOErekin izaten ari den negoziaketak.

Mikel Arana EBko koordinatzailearen ustez, EAJ oso lasai dago Gobernu sozialista hartzen ari den neurriekin, eta aurrekontuak eta Estatutuaren garapena ez nahasteko eskatu dio.

Bestalde, Rebeka Ubera Aralarreko buruak kritikatu egin du EAJk Madrilen duen jarrera "merkantilista". Aurreko asteazkenean, lan-erreformaren bozketan EAJ abstenitu izanak "Euskal Autonomia Erkidegoari, gizarteari eta langileei" ez dietela mesederik egiten esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika