Politika -
Zezenketen inguruko eztabaida
Zezenketak Kultura Ondasun izan daitezela eskatu dio PPk Jaurlaritzari
Euskadin zezenketen inguruko eztabaida hasteko Ezker Batuak aurkeztutako proposamenaren aurrean, PPk osoko zuzenketa jarri du. Hauen asmoa, zezenen tradizioa "babestea, bultzatzea eta zabaltzea" da.
Erredakzioa
PPk zezenketak babesteko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzari. Horretarako, Kultura Ondasun Kalifikatua deklaratu ditzala proposatu dio Gobernuari, bestela, "Kataluniako hirukoaren bideari jarraitzea burugabekeria litzateke".
Carlos Urquijo PPko parlamentariaren esanetan, duela egun batzuk Ezker Batuak Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako proposamenari aurre egiteko, bere alderdiak osoko zuzenketa jarri du. EBren helburua zezenketen eta animaliekin egiten diren gainontzeko ikuskizunen inguruko eztabaida Euskadin zabaltzea da, animalien babesa bultzatu eta sufrimendua ekiditeko.
Urquijoren adierazpenen arabera, EBk "Kataluniako debekuak hedabideetan esan duen oihartzuna aprobetxatu nahi du euskal herritarren lehentasun eta desioekin zerikusi gutxi duen eztabaida bultzatuz".
"Zezenketen festa aparteko tradizioa da gure artea eta gure nortasuna eta kultura ondarearen barnean dagoenaren alde egingo du PPk beti", azpimarratu du Urkijok.