Politika -

Maiatzetik ihesean

Ibai Azkona Segiko ustezko kidea atxilotu dute, Hendaian

Azkona 2007an atxilotu zuten Segi erakundeari lotutako talde bateko kidea izatea egotzita, Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibai Azkona Dominguez&' || 'nbsp; Segiko ustezko kidea atxilotu du Frantziako Poliziak, Espainiako Poliziarekin lankidetzan. Azkona Hendaian bizi zen eta bertan atxilotu dute 11:45ean.

27 urteko iruindarra aurkitu eta atxilotzeko Auzitegi Nazionalaren bi agindu zeuden.

Barne Ministerioak adierazi duenez, 2007ko urtarrilaren 12an atxilotu zuten lehen aldiz Azkona, Segik Nafarroako hiriburuan deitutako ''Borroka Egunean'' izandako istiluetan.

Ondoren, Espainiako Poliziak 2008ko irailaren 30ean atxilotu zuen Azkona "Segi erakundeari lotutako talde bateko kidea izatea egotzita", Barne Ministerioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea