Politika -
Diputatuen kongresua
EAJk gastu-sabaiaren aldeko botoa emango du
Gastu-sabaiaren aldeko botoa emateko erabakia “koherentzia eta erantzukizun” kontua dela eta “Euskadirentzat positiboa” izango dela adierazi dute.
Agentziak | Erredakzioa
EAJko talde parlamentarioko bost diputatuek gastu-sabaiaren aldeko botoa emango dutela adierazi dute gaur jeltzaleek. Diputatuen Kongresuan gaur egingo den bozketan baiezkoa emateko arrazoi gisa, erabakia “koherentzia eta erantzukizun” kontua dela eta “Euskadirentzat positiboa” izango dela adierazi dute.
Aitor Estebanek irratiko elkarrizketa batean gastu-sabaia “bideratzeko modukoa” zela adierazi zuela eta erabakia “gaur gauzatu” dela esan du Euzko Alderdi Jeltzaleak, gaur argitaratu duen prentsa-oharrean.
EAJren aburuz, gastu-sabaia neurria “teknikoa da, balio politikorik ez duena”, eta hartu duten erabakia Estatuko Aurrekontu Orokorretatik “bereizi” behar dela nabarmendu dute.