Politika -

Durangoko bonbardaketa

Durangoko Udalak bonbardaketaren aurkako kereila aurkeztuko du hilaren 18an

Bonbardaketak egin zituztenen kontrako kereila jarrita, "egia, justizia eta erreparazioa" lehengoratu nahi ditu Udalak.

Durangoko bonbardaketa. Argazkia: turismodurango.net
Durangoko bonbardaketa. Argazkia: turismodurango.net
Durangoko bonbardaketa. Argazkia: turismodurango.net

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1937ko martxoaren 31n, apirilaren 2an eta 4an Durangon bonbardaketak egin zituztenen kontrako kereila aurkeztuko du Durangoko Udalak uztailaren 18an.

Udalak herriko beste hainbat eragilerekin batera abiatutako ekimenaren helburua "egia, justizia eta erreparazioa" lehengoratzea dira, gaur Udalak jakinarazi duenez.

Durangoko Udalaren esanetan, Italiako abiazioak Durangoren kontra egindako bonbardaketak gizateriaren kontrako krimentzat jo daitezke.

Zibilen aurkako bonbardaketa horren ondorioz, 300 pertsona baino gehiago hil eta ehunka zauritu ziren. Halaber, herriko hainbat eraikin suntsituta gelditu ziren eta durangarren artean "izugarrizko beldurra" nagusitu zen.

Udalak azpimarratu duenez, Italiak publikoki barkamena eskatu dezan hainbat ekimen egin badira ere, orain arte aipaturiko herrialdeak ez du eskaera bete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak Gaur Durango Albisteak Giza eskubideen urraketak frankismoan Frankismoa