Politika -
Andre Maria Zuriaren jaietan
ETAko presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak Gasteizko txosnetatik
"Kalera, kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera!" presoen eskubideen alde lan egiten duen taldearen eta "Gazte Karpa" hainbat gazte taldek osatutako elkartearen txosnetan zeuden jarrita argazkiak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Andre Maria Zuriaren jaiak direla-eta egunotan Gasteizen jarritako txosnetatik ETAko presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
"Kalera, kalera!" presoen eskubideen alde lan egiten duen taldearen eta "Gazte Karpa" hainbat gazte taldek osatutako elkartearen txosnetan zeuden jarrita argazkiak, Hala Bedi irrati-kateak Facebook bidez zabaldu duenez.
Bi taldeek EAJri ohartarazi diotenez, berriro jarriko dituzte argazkiak eta "ozenago" oihukatuko dute etxean nahi dituztela presoak.