Politika -

Elkarrizketa 'Mezularia'n

BBCko kazetaria: 'Su-eten hau ezberdina dela adierazi du ETAk'

Mezularia saioari eskainitako elkarrizketan Clive Myriek esan duenez, ETAk "publiko zabalago batengana heldu nahi zuen" eta horregatik erabili du BBC. "Oraingo su-etena benetakoa dela esan nahi dute".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Clive Myrie BBCko kazetariaren ustez, ETAk "su-eten hau aurrekoak ez bezalakoa dela iradoki nahi izan du" hilaren 5ean egindako iragarpenarekin.

Myrieren iritzian, "beste albiste bat baino gehiago izan da", eta ETAk BBC erabili badu, "publiko zabalago batengana heldu nahi izan dutelako" izan da.

"Su-eten hau aurrekoak ez bezalakoa dela adierazi nahi izan dute. Aurrekoetan euren hitza hautsi eta indarkeriara jo dute berriz; orain benetakoa dela esan nahi dute agian, sinesgarriagoa".

Albisteak eragin dituen erreakzioei buruz ere aritu da. "Jende askok esan du hau ez dela berria, lehendik ere egin dutela halakorik, eta azken su-eten honek ez duela ezer konponduko. Beste batzuk baikorragoak dira, eta zerbait berriaren hasiera dela uste dute", esan du.

BBCk izan duen paperaren harian, "ETAk, oraingoz, biolentzia eten nahi duela jakinaraztea" izan dela azpimarratu du. "Mezulariak izan gara, besterik ez".

Itzulpenaz ere hitz egin du ''Mezularia''n. ETAren agiriaren itzulpena bazuten, eta "guk euskaratik ingelesera itzultzeko itzultzailea ere badugu; beraz, dokumentuaren bi bertsio genituen", jakinarazi du.

Euskal Herrian hainbatetan izan da Myrie. "Guggenheim, Biarritzeko hondartzak, Donostia... Toki ederra da, eta lagun asko ditut hor".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea