Politika -

Auzitegi Nazionalak eskatuta

Ibai Azkona espainiaratzeko eskaera onartu du Frantziak

Azkona Hendaian atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Espainiako Poliziarekin lankidetzan, hilaren 1ean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibai Azkona Segiko ustezko kidearen kontrako Euroagindua onartu du Paueko Auzitegiak. Ondorioz, datozen orduetan espainiaratu egingo dute, Auzitegi Nazionalak eskatuta.

Azkona Hendaian atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Espainiako Poliziarekin lankidetzan, hilaren 1ean.

27 urteko iruindarra aurkitu eta atxilotzeko Auzitegi Nazionalaren bi agindu zeuden.

Barne Ministerioak adierazi zuenez, 2007ko urtarrilaren 12an atxilotu zuten lehen aldiz Azkona, Segik Nafarroako hiriburuan deitutako ''Borroka Egunean'' izandako istiluetan.

Ondoren, Espainiako Poliziak 2008ko irailaren 30ean atxilotu zuen Azkona "Segi erakundeari lotutako talde bateko kidea izatea egotzita", Barne Ministerioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea