Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Lazpiur: 'ETAren iragarpena positiboa da, baina gehiago espero nuen'

Enpresariek estortsio-gutunak hartzen jarraitzen dutela azpimarratu ondoren, mehatxuak "amaitu" egin behar direla esan du Confebaskeko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Lazpiur Confebaskeko presidenteak, ETAk ekintza armatuen bukaera iragarritzeko kaleratutako komunikatua ''"positiboa" dela adierazi du, baina "zeozer gehiago" ere espero zutela onartu du.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, euskal enpresarien presidenteak, ETAren estortsio-gutunak&' || 'nbsp; "beti bezala" jasotzen jarraitzen dutela adierazi du, eta mehatxu horiek "amaitu" egin behar direla gaineratu du.

"Guretzat, ETAren iragarpena positiboa da, baina ez da espero genuena. Zeozer gehiago espero genuen, inguru horrek horrelako zerbait iragarri zuelako. Benetan uste dut hau guztia amaitzea dela denok nahi duguna", azpimarratu du.

Lazpiurrek nabarmendu duenez, euskal enpresariek "30 urte" mehatxuak jasotzen daramatzatela gogoratu du Lazpiurrek, eta egoera horrekin "berehala amaitu behar da", esan du. "Euskadin pertsona bat mehatxatuta dagoen bitartean, ezin izango dugu bakeaz hitz egin. Egoera hau amaitu egin behar da", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea