Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

PSE: 'ETA desagertzen denean sortuko dira aukerak, horren aurretik ez'

Jose Antonio Pastor bozeramaileak azpimarratu du oraindik ez direla testuinguru horretara iritsi, EAJk atzo egin zuen proposamenaren harira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak esan du "ETA desagertzen denean" sortuko direla "aukera asko", "horren aurretik ez", izan ere, oraindik ez direla testuinguru horretara iritsi azpimarratu du.

Pastorrek Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, EAJk atzoko Alderdi Egunean aurkeztutako "proiektu abertzalea ez da berria, Adosen barruan dago eta jeltzaleek hilabeteak daramatzate zabaltzen".

Buruzagi sozialistaren arabera, EAJren proposamenak ez du "bakerako ekimenik zehazten eta Ibarretxe plan deskafeinatu baten antza du. Hark ez zuen balio izan, bada horrek ere ez".

Alderdien arteko akordioaren harira, Pastorrek uste du EAJ "ETAren ondorengo" egoera batetaz ari dela, eta hori ez dela iritsi gogorarazi du, izan ere, "itxaropen faltsuak sor litzake eta ETAren iraupena luzatu".

Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, "ez da nahikoa" ETAk su-etena ematea behin betikoa izateko borondatearekin, eta "berria" da ezker abertzaleak erakunde terroristari adierazpen jakin batzuk eskatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea