Gizartea -

Itunpeko hezkuntza

PPk B eta D ereduen finantziazioa nahi du A ereduarentzat

Iñaki Oyarzabal EAEko PPren idazkari nagusiak iragarri du Jaurlaritzari zortzi milioi euro eskatuko dizkiotela hiru ereduek jasotzen dituzten laguntzak parekatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAE da Espainiako Estatuan ikasle bakoitzeko diru gehien bideratzen duen Erkidegoa, 9.500 euro ikasleko. PPk kopuru horri eutsi behar zaiola eta, aurrekontuak ez murriztea eskatuko du asteazkenean PSE-EErekin egingo duten bileran. Baina, Iñaki Oyarzabal EAEko PPren idazkari nagusiak gaur Legebiltzarrean esan du partidak birmoldatu behar direla A eredua bultzatzeko.

Izan ere, Oyarzabalek esan du zortzi milioi euro eskatuko dizkiotela Hezkuntza Sailari A ereduak, B eta D ereduek jasotzen duten laguntza berdina jaso dezan.

Oyarzabalek ez du onartzen Iparraldeko ikastoletara diru-laguntza bideratzea, EAEko hezkuntza sistemaren beste gabeziak konpondu gabe behintzat. "PP Frantzian euskara sustatzearen alde dago", baina Oyarzabalen ustez 400.000 euro horiek ez dute hori lortuko.

2011rako Aurrekontuen bitartez, hezkuntza esparruan ingelesa hobetu eta lanbide heziketa bultzatu behar direla uste du Alderdi Popularrak. Horrekin batera, irakasleen soldatak erabakitzeko sistema berria eskatu du, izan ere, Oyarzabalek uste du ez dela posible 24 urterekin lanean hasi berria den irakasle batek, 60 urte dituen batek adina irabaztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea