Politika -

Eusko Legebiltzarra

Rosa Lluch, Memoria lantaldean: 'Sufrimendu guztiak dira balekoak'

Unai Gonzalez preso ohiak ere "biktima guztiak" aitortzeko eskatu du, baita sakabanaketaren ondorioz hildako 16 pertsonak ere.

Lluch, Ana Oregi EAJko legebiltzarkidea ondoan duela. EFE
Rosa Lluch. EFE
Rosa Lluch, Unai Gonzalez eta Josu Elexpe, gaur, Memoria Lantaldean

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memoria eta Bizikidetza Lantaldeak agerraldi faseari ekin dio gaur. Ateak itxita, honakoek eman dute testigantza: Rosa Lluch eta Josu Elexpe ETAk hildako Ernest Lluchen eta Froilan Elexperen seme-alabak, hurrenez hurren, eta Unai Gonzalez preso ohiak.

Agerraldiaren ostean, kazetarien aurrean mintzatu da Rosa Lluch ETAk 2000. urtean hildako Ernest Lluch PSCren buruzagiaren alaba. Lluchek uste du "sufrimendu eta min guztiak" kontuan hartu behar direla, eta hala, Unai Gonzalez preso ohiarekin batera Memoria eta Bizikidetza Lantaldean parte hartzeak ez duela "deseroso" sentiarazten azpimarratu du.

"Ni ETAren biktima naiz, bera beste istorio batena. Sufrimenduaz eta minaz hitz egin behar bada, denak dira balekoak", adierazi du.

Horren ildoan, "elkarguneak bilatzeko eta adiskidetzeko garaia" dela azpimarratu du, betiere "indarkeriaren erabilera legitimatu gabe".

Lluchen hitzetan, "ETAren indarkeria oinarrizko akats bat izan zen, baina baita Estatuaren estolderietan sortutako talde paraofizialek edota Estatuko Segurtasun Indarrek egindakoa ere".

Hori horrela, Ernest Lluchen alabak uste du Memoria eta Bizikidetza Lantaldearen lana "positiboa eta beharrezkoa" dela. "Zauriak itxi eta zubiak berreraikitzen hasi behar gara", azpimarratu du.

"Biktima guztien aitortza" eskatu du Gonzalezek

Lluchen ondotik mintzatu da Unai Gonzalez preso ohia. Amaginarreba trafiko istripu batean galdu zuen, Teruelgo kartzelara bisitan zihoanean. Hain justu, sakabanaketaren biktimei ere "aitortza" zor zaiela uste du Gonzalezek, eta azken urteetan 16 pertsona hil direla gogorarazi du. "Pertsona horiek familia bizitzarako duten eskubidea gauzatzen ari zirenean hil dira", deitoratu du.

Gonzalezen aburuz, "sufrimenduaren biktima guztiak aitortu eta entzun behar ditugu", baita sakabanaketak eragindakoak ere.

Gonzalezen aburuz, "sufrimenduaren biktima guztiak aitortu eta entzun behar ditugu", baita sakabanaketarenak ere.

Gonzalezen esanetan, Memoria eta Bizikidetza Lantaldean egindako agerraldia lantaldearen beraren aitorpenerako "lehen urratsa" izan daiteke; eta halaber, sakabanaketaren biktimek gainerako biktimek duten aitortza eta onarpen "berdina" izateko helburua lortzeko balio dezake.

Txostenean parte hartu ez duten kaltetuen zenbait taldek egindako kritiken harira, "biktima bakar batek ere ez, ez luke sufrimendua bere egin beharko", esan du Gonzalezek.

PPk eta biktimen zenbait elkartek Gonzalezen agerraldia kritikatu dute, bere agerraldiarekin nolabait ETA "legitimatu" daitekeela uste baitute. Alderdi Popularrak ez du txostenean parte hartu.

Josu Elespek, berriz, ez ditu adierazpenik egin izan nahi.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Legebiltzarra bideoak Presoak bideoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Alderdi politikoak albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Adiskidetzea Euskadin Terrorismoaren Biktimak Gaur