Politika -

NAFARROA

Altsasuko auzia Nafarroan epaitzeko eskatu dute 46 elkartek eta eragilek

Manifestu bat aurkeztu dute Iruñean, eta bertan, Altsasuko auzia ez dadila terrorismotzat jo eskatzen dute. 'Benetako zuzenbide estatu batek bere herritarrak babestu beharko lituzke', esan dute

Iruñea, gaur. Argazkia: Altsasu Gurasoak
Iruñea, gaur. Argazkia: Altsasu Gurasoak
Iruñea, gaur. Argazkia: Altsasu Gurasoak

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasun iazko urrian izandako liskarrengatik auzipetuta dauden zortzi gazteei babesa adierazteko manifestua izenpetu dute Nafarroako ia 50 kultur eta gizarte elkartek. Iruñean egin duten agerraldian, gazte horiek terrorismo delituagatik epaitzea bidegabea dela esan dute, eta auzia Nafarroako Justizia Auzitegiaren esku uztea exijitu dute. "Eskatzen dugu terrorismo-delitutzat hartzen duen zigor-kalifikazioa baztertzea, prebentziozko espetxeratze-neurriak kentzea eta Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiari eskumena bueltatzea. Gainera, gizarte osoari dei egiten diogu eskubide urratzearen aurka egin dezan eta Zuzenbide Estatu baten kalitate demokratiko eta printzipioen alde lan egin dezan", esan dute.

"Errugabetasun printzipioa" kontuan hartu, eta "proportzionaltasuna" eskatu dute. Altsasuko gazteei berez dagokien "epailea ukatu" egin zaiela esan dute, eta bidezko epaiketa  bat izateko "bermerik ez" dutela nabarmendu dute. "Epaile naturala ukatu egin zaie eta, jurista entzutetsuek azpimarratu bezala, auzi bermeak (defentsa-eskubidea, norbanakoaren ardura, interpretazio ez estentsiboa, proportzionaltasuna, bidegabekeria-eza …) zalantzan geratu dira", nabarmendu dute.

Auzipetutako gazteen gurasoek eskertu egin dute eragile guztiek agertutako babesa. "Argi eta ozenki esan nahi dizuegu: zuen indarra gure indarra bihurtzen da, elkarbizitzarako eta gure herriko errealitatea justuagoa izateko erakusten duzuen konpromisoa gure egin nahi dugu", esan dute.

Gurasoek ere euren semeek bizi duten egoera "desproportzionatua" dela eta "benetako zuzenbide estatu" batek bere herritarrak babestu beharko lituzkeela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Nafarroa Epaiketak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Altsasu Gazteak albisteak Gurasoak  gaur