Itxi

2017/10/01

16:03

Politika

KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Saenz de Santamaria: "Ez da erreferendumik izan, ezta antzekorik ere"

Espainiako Gobernuak "U-1eko iruzurra bertan behera" uzteko eskatu dio Generalitateari, "ezin gauzatuzkoa" baita. "Bere esku dago egoera honekin amaitzea, ezer onik ez baitu ekarriko".

  • Soraya Saenz de Santamaría

    Soraya Saenz de Santamaría

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak "arduragabekeria" alde batera utzi eta "inoiz legezkoa izan ez den erreferendum faltsua" bertan behera uzteko eskatu die Generalitateari eta Kataluniako Gobernua osatzen duten alderdiei, "gaur argi geratu baita ezin dela gauzatu".

Moncloa Jauregian emandako prentsaurrekoan Saenz de Santamariak esan duenez, "ez du zentzurik iruzur honekin jarraitzeak", eta ez daramatza inora. "Berehala amaitu beharko lukete honekin. Euren esku dago, ez baitu ezer onik ekarriko", adierazi du.

"Ez da erreferendumik izan, ezta antzekorik ere", nabarmendu du presidenteordeak.

Horren hitzetan, Carles Puigdemont Kataluniako presidentea, Oriol Junqueras presidenteordea, Carme Forcadell Parlamentuko presidentea eta erreferenduma bultzatu duten guztiak dira gaur gertatzen ari denaren erantzule. Saenz de Santamariaren iritziz, "erabateko arduragabekeriaz" jokatu dute, eta "Katalunian legea indarrik gabe geratzea nahi izan dute, eta legearekin batera, demokrazia bera". Eta horretarako, "haurrak eta pertsona helduak erabiltzea" leporatu die.

Laudorioak segurtasun indarrei

Espainiako Gobernuko presidenteordeak gogor defendatu du Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren jarduna, eta "profesionaltasunez, modu proportzionalean eta neurriz" aritu direla esan du: "Euren jardunaren helburua ez dira pertsonak izan, hauteskundeetako materiala baizik, eta guztion eskubideak babesten aritu dira”.

Poliziaren kargetan zauritutakoak ez ditu aipatu ere egin, eta, epaileen aginduei kasu eginez, agenteek "euren betebehar demokratikoa" bete dutela nabarmendu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;