Politika -
UNESCO
Audrey Azoulay frantziarra, UNESCOko zuzendari nagusi berria
Frantziako Kultura ministro izandakoa bi botoren aldearekin nagusitu zaio Qatarreko Hamad bin Abdulaziz al Kawari hautagaiari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Audrey Azoulay Frantziako Kultura ministro izandakoa aukeratu dute Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturako Erakundeko (UNESCO) zuzendari nagusi berri.
Azken bozketan, bi botoren aldearekin nagusitu zaio Qatarreko Hamad bin Abdulaziz al Kawari hautagaiari, 30 boto versus 28.
"Krisi garai honetan inoiz baino beharrezkoagoa dugu UNESCO babestea, indartzea eta aldatzea", adierazi du zuzendari nagusi berriak.
Azoulayk Irina Bokova politikari bulgariarrak utzitako tokia hartuko du, eta AEBk eta Israelek UNESCO utzi ostean erakundean ireki den egoerari aurre egitea izango da bere lehen erronketako bat.