Politika -

Katalunia

Generalitatea kargugabetzea 'estatu kolpea' da, Otegiren ustez

EH Bilduko bozeramailearen hitzetan, "Espainiako Gobernuak hartutako erabakiarekin Kataluniako Gobernua suntsituko du, demokratikoki aukeratua izan dena".

Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramailearen ustez, Generalitateko gobernua kargugabetzea "estatu kolpea" da.

Otegik hala erreakzionatu du, Espainiako Gobernuak Katalunian Konstituzioaren legezkotasunera itzultzeko hartutako neurrien aurrean, sare sozialetan zabaldutako mezu batean.

Mezu motz hori zabaldu du EH Bilduko bozeramaileak, koalizioak Donostian arratsaldean iritzi zabalagoa eman baino lehen, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritako neurriei buruz.

Otegiren hitzetan, "Espainiako Gobernuak hartutako erabakiarekin Kataluniako Gobernua suntsituko du, demokratikoki aukeratua izan dena".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Kataluniako azken albisteak Politika albisteak Kataluniako erreferenduma EH Bildu Gaurko titularrak Kataluniako Generalitatea