Politika -
Katalunia
Mendia akordio politiko baten alde, 155.a ezartzea 'beharrezkoa ez izateko'
PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, katalanek "Kataluniaren etorkizuna erabaki ahal izan behar dute hauteskundeetan".
Agentziak | Erredakzioa
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du akordio politiko bat lantzeko denbora dagoela, Kataluniari Konstituzioko 155. artikulua "ezartzea beharrezkoa ez izateko".
Mendiak adierazpen horiek egin ditu, sare sozialetan idatzitako mezu batean, Espainiako Gobernuak Katalunian Konstituzioaren legezkotasuna berrezartzeko larunbat honetan hartutako neurrien ostean.
Mendiak gaineratu duenez, katalanek "Kataluniaren etorkizuna erabaki ahal izan behar dute hauteskundeetan".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea