Politika -
Osoko bilkura Legebiltzarrean
Errenta txikienekoei PFEZ "arintzea" aztertzen ari da Patxi Lopez
Lehendakariak aurreratu duenez, "herrialde eredua eta ordaintzeko moduaren inguruko eztabaida" bultzatu nahi du.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariaren ustez, foru-hauteskundeen ondorengo eztabaida fiskala hasi baino lehen "gauzak egiten has gaitezke", besteak beste, "baliabide gutxi" duten pertsonei PFEZn egiten dituzten ekarpenak "arintzea".
Horrela erantzun dio Patxi Lopezek Mikel Aranak (EB) Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran hauteskundeen ondorengo aldaketa fiskalen harian egindako galderari.
Aranaren arabera, eztabaida atzeratuz gero, "susperraldi ekonomikoaren eraginak alferrik gal genitzake" eta EBko kideak gaineratu du ez dakiela lehendakariak datorren urtera arte itxarongo duen "proposamenik ez duelako edo diputazioekin konpondu ezin delako".
Lehendakariak aurreratu egin du "herrialde eredua eta ordaintzeko moduaren inguruko eztabaida" bultzatu nahi duela, izan ere, bere iritzian, "batzuetan ez du zentzurik zergak igotzeaz edo jaisteaz hitz egiteak".
Patxi Lopezen esanetan, Jaurlaritza prest dago errenta baxuenak dutenei, alegia, krisia gehien nabaritu dutenei "PFEZen bidez" egiten dituzten "ekarpenak arintzeko".