Politika -

Parlamento de las Ondas saioa

Egibar: 'Ez dago aurrekontuen gainean EAJrekin akordio lotzeko aukerarik'

"Disimulurik gabeko Estatuaren aliatu izatea" egotzi dio EH Bilduk lehendakariari, horren iritzian, "erantzukizunak" Kataluniako eta Espainiako Gobernuen artean banatu baititu.

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrean EAJ duen bozeramailea. Argazkia: EiTB
Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrean EAJ duen bozeramailea. Argazkia: EiTB
EAJk ezinezkotzat jotzen du PPrekin akordioetara heltzea

1:21

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrean EAJ duen bozeramaileak adierazi duenez, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorretarako "ez dago EAJrekin akordioA lotzeko aukerarik". Radio Euskadiko tertulia politikoan Egibarrek galdetu duenez, "Kataluniako prozesu independentistaren aurka bere makineria politiko eta judizial osoa abian jarri duen PPren Gobernuarekin, negoziaziorako zein tarte dugu?".

"Politikaz haratago doan auziak dira, eta horrek eskatzen du guztiok geure burua kokatzea eta, gutxienezko duintasun demokratikoa lortzeko lan egitea", azpimarratu du. Egibarren aburuz, "justo kontrako norabidean doa PP".

Bestalde, Iker Casanova EH Bilduren legebiltzarkideak erantzun dionez, "eduki ekonomikoen gainean negoziaziorako eskaintza" prestatuko du bere taldeak, "zintzotasunez", baina ohartarazi duenez, "bide berria egin nahi duela erakutsi behar du EAJk".

Gainera, Kataluniako auziaren inguruan, "disimulurik gabeko Estatuaren aliatu izatea" egotzi dio EH Bilduk lehendakariari, horren iritzian, "erantzukizunak" Kataluniako eta Espainiako Gobernuen artean banatu baititu. Hori dela eta, izan diren "kontraesanen aurrean, argi eta garbi" bere jarrera erakusteko eskatu dio Alderdi Jeltzaleari.

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko ordezkariak, berriz, Eusko Jaurlaritzari leporatu dio "negoziaziorako baldintzak zeintzuk diren azaldu ez izana"; Jose Antonio Pastor PSE-EEko legebiltzarkideak, ordea, laguntza eskatu die oposizioko alderdiei euskal aurrekontuen onarpenean.

Azkenik, Borja Semper PPko legebiltzarkideak esan du "informazioa" duela EAJren eta PPren arteko aurrekontuen gaineko negoziazioaren inguruan. Gainera, "akordioa egotea Euskadirako ona" izango litzatekeela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Jaurlaritza berriak Joseba Egibar Artola berriak Eusko Legebiltzarra bideoak Espainiako Gobernua argazkiak Alderdi politikoak Gaurko azken ordukoa