Politika -

LEZO AUZIA

Ignacio Gonzalez aske utzi dute, 400.000 euroko fidantza ordaindu ostean

Soto del Realgo kartzelan zegoen apiriletik, ustelkeria egotzita. Fidantza ordaindu eta gero aske utzi ondoren, astero joan beharko du etxetik gertuen duen epaitegira. Pasaportea kendu diote.

Ignacio Gonzalez, apirilean, Auzitegi Nazionalera sartzen. Argazkia: EFE.
Ignacio Gonzalez, apirilean, Auzitegi Nazionalera sartzen. Argazkia: EFE.
Ignacio Gonzalez, apirilean, Auzitegi Nazionalera sartzen. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidente ohia aske utzi du Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak, 400.000 euroko fidantza ordaindu eta gero. Apirilaren 12an atxilotu zuten Gonzalez, Lezo auziaren baitan, ustelkeriarekin lotutako zortzi delitu leporatuta.

Orain, defentsaren errekurtsoa aintzat hartu, eta Fiskaltzaren irizpidearekin bat eginez, Gonzalezek berriro lege-hauste horiek egiteko eta ihes egiteko arriskurik ez dagoela iritzi dio epaileak. Garcia Castellon magistratuak bere ebazpenean adierazi duenez, "ikerketa oso aurreratuta" dago, eta, "ezarrita dauden kontrol judizialei esker", Ignacio Gonzalezek ezingo du berriro dirua bidegabe erabili.

400.000 euroko fidantza ordaindu ostean aterako da, beraz, Soto del Real udalerriko espetxetik. Ondoren, astero joan beharko du Auzitegi Nazionalera edota etxetik gertuen duen epaitegira. Pasaportea kendu diote, eta ezingo du Espainiatik kanpora joan.

Prebarikazioa, talde kriminala osatzea, diru-publikoa bidegabe erabiltzea, funtzionario eroskeria, dirua zuritzea, iruzurra, dokumentuak faltsutzea eta negozio ustelak egitea egozten diote Gonzalezi. Epailearen ustez, "bere kargu publikoa erabili zuen Madrilgo Erkidegoko ondarea legez kanpo bereganatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Madril gaur