Politika -

KATALUNIA

Kataluniako gatazkari irtenbide politikoa ematearen alde agertu da Michel

Belgikako lehen ministroak argi utzi du Belgikako Gobernuaren solaskidea gatazka honetan Espainiako Gobernua dela. "Arazoa Espainian dago, ez Belgikan", nabarmendu du.

Charles Michel, gaur, Belgikako Parlamentuan. EFE.
Charles Michel, gaur, Belgikako Parlamentuan. EFE.
Charles Michel, gaur, Belgikako Parlamentuan. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Charles Michel Belgikako lehen ministroak esan du Carles Puigdemont presidenteak Europako gainerako herritar guztiek bezala egindakoaren "erantzukizuna" bere gain hartu beharko duela, "dagozkion eskubideekin eta betebeharrekin". "Pribilegiorik gabe, ez gehiago eta ez gutxiago, gustatu edo ez gustatu", esan du.

Belgikako Parlamentuan egindako agerraldian egin ditu adierazpenok Michelek. Hala aurreikusita ez zegoen arren, Kataluniako gatazka izan da gaurko eztabaidaren gai nagusia. Taldeek egindako galderei erantzunez, Michelek argi utzi du Belgikako Gobernuaren mintzakide bakarra gatazka honetan Espainiako Gobernua dela. "Arazoa Espainian dago, ez Belgikan", nabarmendu du.

Horren hitzetan, Kataluniako gatazkari irtenbide politikoa eman behar zaio. "Ez dago anbiguotasunik. Bitartekari bat dugu, Espainiako Gobernua", adierazi du.

Belgikako Gobernuak gatazkan esku-hartzerik izango duen galdetuta, lehen ministroak nabarmendu du auzia Justiziaren esku dagoela, eta Exekutibo belgikarrak ez duela horren gainean iritzirik emango. "Lehen ministro bezala, uste dut ez dagokidala Justiziak hartutako erabakien inguruan hitz egitea, ez Belgikan, ez eta Europako beste edozein herrialdetan. Justiziari lan egiten utzi behar diogu. Euroaginduari buruz Belgikako Gobernuak ez du iritzirik emango", gehitu du.

Urriaren 30ean iritsi zen Carles Puigdemont Belgikara, eta, ordutik, bertako agenda politikoan Kataluniako gatazkak leku berezia hartu du. Gaurko eztabaidan, Micheli 22 galderatatik 11 Kataluniarekin lotuta egin dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak EB Europa Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Pere Aragonès albisteak