Politika -

Parlamento de las Ondas saioa

Memoria Egunean PP egon ez izana salatu dute euskal alderdiek

Gainera, Egibarrek "autokritika" egin du eta, Frankismoaren Biktimei Erreparazioa Egiteko Legearen izapidetzea EAJk onartu ez izana deitoratu du.

Memoria Egunaren gainean mintzatu dira Radio Euskadin. Argazkia: EiTB
Memoria Egunaren gainean mintzatu dira Radio Euskadin. Argazkia: EiTB
Memoria Egunean Alderdi Popularra egon ez izana kritikatu dute

1:16

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memoria Egunaren harira, ostiral honetan izandako ekitaldietan Euskadiko PP egon ez izana kritikatu dute Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek larunbat honetan Radio Euskadin izandako tertulia politikoan. PPk, berriz, bere jarrera zuritu izan nahi du esanez "herrialde honetako indarkeriaren lagunak direnei gutxiago eskatzen zaie".

Ostiral honetan hainbat lekutan, tartean Eusko Legebiltzarrean, izandako ekitaldietan parte hartzera uko egin zion Euskadiko PPk, eta horren gainean mintzatu dira Radio Euskadiko Parlamento de las Ondas saioan.

Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak esan duenez, Memoria Egunak zuen helburu "zintzotasunez, jazotakoaren aurrean bakoitzak hartu genuen jarrera gogoan hartzea", eta PPk bat ez egitea deitoratu du. "Gertatutakoarekin loturarik ez duen istorioa berreskuratu nahi du PPk", salatu du.

Gainera, Egibarrek "autokritika" egin du eta, Frankismoaren Biktimei Erreparazioa Egiteko Legearen izapidetzea EAJk onartu ez izana deitoratu du, behintzat bozketan abstentzioari eutsita edo gero eztabaidan aurka eginda ere.

Bestalde, Iker Casanova EH Bilduren legebiltzarkideak esan duenez, "1936tik 2011ra konfrontazio garaia izan dugu, eta pertsona askok jatorri desberdinetako indarkeriak pairatu dituzte". Zentzu horretan, azaroak 10 "biktima guztiak omentzeko eta batasuna erakusteko eguna zen".

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak Oroimenaren Eguna defendatu du "bizitzarako eskubidea aldarrikatzea delako, salbuespenik gabe, eta terrorismo guztiari legezkotasuna kentzea delako".

Bestalde, Jose Antonio Pastor PSE-EEko legebiltzarkidearen hitzetan, "triste"tzat jo du Oroimenaren Egunean guztiek bat egin ez izana.

Azkenik, Carmelo Barrio PPko legebiltzakidearen esanetan, Oroimenaren Eguna eraikitzeko lan egin zuen Alderdi Popularrak 2010ean, eta horri esker, Barriosen ustez, akordio politikoa lortu zen Legebiltzarrean, Batzar Nagusietan eta EAEko Udaletxetan "terrorismoaren biktimen eguna deklaratzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra argazkiak Alderdi politikoak berriak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP bideoak Gaurko azken ordukoa Podemos Ahal Dugu Euskadi Adiskidetzea Euskadin Irrati programazioa