Politika -

EUSKO JAURLARITZA

Gerra Zibileko gudari baten gorpuzkiak hobitik atera dituzte Zeanurin

Irailaren 15ean aurkitu zituzten gorpuzkiak Euskal Prospekzio Taldeak Altunganan (Dimako Zumeltza mendatearen eta Barazarren artean), ohiko behaketa lanak egiten ari ziren bitartean.

Zeanuri, hoy. Foto: EiTB.
Zeanuri, hoy. Foto: EiTB.
Zeanuri, hoy. Foto: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerra zibileko gudari baten gorpuzkiak atera ditu larunbat honetan Aranzadi Elkarteak Zeanurin, Altunganan, Paco Etxeberria antropologo forentsea buru zuen lantalde batek.

Aintzane Ezenarro GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria, Eusebio Larrazabal Zeanuriko alkatea, eta Jon Hernandez Elkarrekin Podemoseko parlamentari eta Euskadiko Alderdi Komunistako idazkari nagusia izan dira bertan, besteak beste.

Gorpuzkiak hobitik ateratzeko lanetan hainbat hezur berreskuratu dituzte, jatorri txekoslobakiarreko burdinazko kasko bat, aluminiozko katilu bat, kantinplora baten zatiak, hainbat kargadore, kartutxoak eta 21967 zenbakidun Euzkadiko Gudarostearen identifikazio plaka bat.

Irailaren 15ean aurkitu zituzten gorpuzkiak Euskal Prospekzio Taldeak Altunganan (Dimako Zumeltza mendatearen eta Barazarren artean), ohiko behaketa lanak egiten ari ziren bitartean. Eusko Jaurlaritzatik azaldu dutenez, posizio estrategikoa zen bi aldeentzat, gerra garaian.

Hobian aurkitutako plakaren zenbakia Pedro San Milllan Beitiari miliziarrari dagokio. San Millan Elantxobekoa zen eta Bilbon bizi zen. Euskadiko Alderdi Komunistari lotutako Perezagua Bataloiko kidea zen, Nerbioi ibiaiaren ezker aldetik eta meatzari herrietatik etorritako gazteek osatzen zuten batailoikoa, hain zuzen ere.

Jaurlaritzak jakitera eman duenez, 1937ko martxo amaieran, batailoia Barazar ingurura bidali zuten Francoren armada Bilbora irits ez zedin.

Eusko Jaurlaritza 2002tik ari da Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatzen eta identifikatzen, eta 2015 amaieran Hobien ikerketa eta lokalizaziorako 2015-2020 plana aurkeztu zuen.

Aurten bertan bost exhumazio egin dira: Donostiako Txaldatxur mendian (urtarrilaren 28an), Larrabetzuko Urkullu Mendian (otsailaren 4an), Legution (martxoaren 25ean), Lemoatx Mendian (ekainaren 4an) eta Altunganan larunbat honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Frankismoari buruzko albisteak Gerra Zibileko biktimak Gogora Zeanuri azken ordukoa Aranzadi Zientzia Elkartea gaur