Politika -

Presoak

Etxeratek gizartearen inplikazioa nahi du, presoen familientzako laguntza indartzeko

Elkartearen iritziz, halaber, "ezinbestekoa" da beste lege batzuk egotea; izan ere, egun daudenak, haren esanetan, "salbuespenezkoak" dira.

Etxeratek euskal gizartea inplikatzea nahi du. Argazkia: EiTB.
Etxeratek euskal gizartea inplikatzea nahi du. Argazkia: EiTB.
Etxeratek euskal gizartea inplikatzea nahi du. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal presoen familiakoentzako laguntza indartzea xede, Etxeratek euskal gizartearen inplikazioa eta laguntza eskatu ditu larunbat honetan Bilbon.

Elkartearen izenean, Iratxe Ibarrak eta Jabier Salutregik agiri bat irakurri dute, euskaraz eta gaztelaniaz. Testuak dioenez, "ezinbestekoa" da beste lege batzuk egotea, egungo egoera berria kontuan izango dutenak, eta indarrean dagoen legedia gaindituko dutenak, oraingoa "salbuespenezkoa" baita, Etxeraten esanetan.

Espainiako eta Frantziako Gobernuek eutsi egiten diotela blokeoari salatu dute: "presoak Euskal Herrira hurbiltzea eta gaixo dauden presoak aske uztea bultzatzen duen edozein ekimenen aurkako blokeoari, hain zuzen ere".

Hala, duela aste batzuk Etxerat elkartea presoen osasun beharrak eta laguntza juridikoa bere gain hartzeko prest agertu zela gogorarazi dute. Erabaki edo erronka hau "sakabanaketak eta urruntzeak familiei sortzen dien behar eta gastuak arintzeko" hartu dutela azaldu dute.

"Erantzun positiboa", izandako topaketetan

Testuinguru horretan, nabarmendu dute "erantzun positiboa" jaso dutela izandako hainbat topaketatan. Eragile politiko, sindikal eta sozialekin batu dira, bai eta Elizako zenbait ordezkarirekin ere.

Etxeraten iritziz,  "bakean, eta presorik, erbesteraturik edo deportaturik gabeko gizarte baterako bidean", beharrezkoa da aldez aurretiko akordioak egotea, "eragile politiko, sindikal eta sozialen artean". Guztiz ezinbestekoa da, halaber, "egoera berriarekin bat datozen legeak adostea, egungo salbuespenezko legeak gaindituz".

"Oinarrizkoa da euskal gizartea inplikatzea; hemen gaudenok ez ezik, beste sektore batzuetako jendeak ere bere babesa agertzea", gehitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak albisteak ETA albisteak Alderdi politikoak albisteak Gaurko azken ordukoa