Politika -

EAJ

EH Bildurekin hitz egiteko 'erabat prest' dagoela esan du Ortuzarrek

Dena dela, Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren legeak joan den ostegunean Kongresuan EH Bilduk babestu ez izana kritikatu du EAJren presidenteak, eta "irizpide politiko falta" egotzi dio.

Andoni Ortuzar EAJren presidentea. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar EAJren presidentea. Argazkia: EFE
Aurrekontuak negoziatzeko 'borondate falta' egotzi dio EAJk EH Bilduri

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak larunbat honetan esan duenez, negoziatzeko EH Bilduri luzatutako eskaera ez da "alferrikakoa izango", eta "datozen hilabetetan eta urteetan gai garrantzitsuen inguruen alderdi horrekin hitz egiteko prest egongo gara erabat".

Sabino Arana EAJren fundatzailearen heriotzaren 114. urteurrenaren harira, ekitaldi politikoa egin dute Sukarrietan, eta han egin ditu Ortuzarrek adierazpen horiek, bertan Iñigo Urkullu lehendakaria ere izanda. Jeltzalearen esanetan, "EH Bilduk txarto hartzen du EAJk proposatutako guztia".

Horrekin lotuta, Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren legeak joan den ostegunean Kongresuan EH Bilduk babestu ez izana kritikatu du EAJren presidenteak, eta "irizpide politiko falta" egotzi dio. "Kontzertu Ekonomikoaren etsaiei primeran datorkie euskaldunon artean zatiketa ikustea", gaineratu du.

Espainiako eta Euskadiko Gobernuek Kupoaren inguruan adostutako akordioa "aldebikotasun" eredu gisa jarri du Ortuzarrek, eta adierazi du EAJren asmoa dela "erakundeen eraginkortasuna lortzea, aurrekonturik onenak lortu ahal izateko".

Ortuzarren esanetan, EH Bilduren negoziazio-proposamena "berandu dator, eta egungo baldintza politikoak ikusita, ez da oso sinesgarria". "EH Bilduren asmoa da herrialdearen erakundeak hankaz gora jartzea, eta hori ez da errealista ezta ona Euskadirentzat", adierazi du.

Hala eta guztiz ere, esan du "datozen hilabeteetan eta urteetan aukera anitz izango ditugu hitz egiteko eta negoziatzeko asmo hori probatzeko", autogobernuarekin, suspertze ekonomikoarekin eta hezkuntzarekin, besteak beste, lotutako gaietan, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Kontzertu Ekonomikoa Andoni Ortuzar albisteak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Albisteak