Politika -

Nafarroa

Mikel Zabalza omendu dute Orbaizetan, bere heriotzaren 32. urteurrenean

Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egunetara agertu zen Zabalzaren gorpua Bidasoa ibaian, 1985. urtean. Musika emanaldiek, irakurketak eta lore-eskaintzak osatu dute ekitaldi hunkigarria.

Orbaizetan Zabalzari egindako omenaldia. Argazkia: EiTB
Orbaizetan Zabalzari egindako omenaldia. Argazkia: EiTB
Orbaizetan Zabalzari egindako omenaldia. Argazkia: EiTB

EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haren heriotzaren 32. urteurrenaren harira, Mikel Zabalzari omenaldia eskaini diote igande honetan Orbaizetan. Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egunetara agertu zen Zabalzaren gorpua Bidasoa ibaian, 1985. urtean. Musika emanaldiek, irakurketak eta lore-eskaintzak osatu dute ekitaldi hunkigarria.

Horrekin lotuta, Joseba Zabalzak 'Gogoan hartzeko izenak' izenburuko liburua argitaratu du. Idazle horren esanetan, Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruan, ikerketa itxi eta bertsio ofiziala gailendu dela salatu du, hau da, Guardia Zibilak atxilotu ostean ihes egin eta Bidasoan itota hil zela.  Joseba Zabalzak, berriz, isilik geratu izan direnen izenak jaso ditu liburuan.

1985eko abenduaren 15ean bere hilotza aurkitu zuten Bidasoa ibaian, arrazoiak argitu gabe. Egun batzuk lehenago, Guardia Zibilak atxilotu egin zuen. Ordutik "erreparazioa, onarpena eta egia" aldarrikatu dituzte senideek eta lagunek. Izan ere, gertatutakoari buruz emandako bertsio ofiziala zalantzan jarri dute, Zabalzak "jasandako torturen eta atxiloketaren" aurka familiak ipinitako salaketa kontu hartu ez zutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa gaur Alderdi politikoak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Polizia abusuen kasuak