Politika -

Omenaldia

Biktimek ez dutela 'haiekin jolasterik nahi' nabarmendu du Carmen Imazek

Vecinos por la Paz elkarteak Nafarroako Polizia Armatuaren buruzagi izandakoa omentzeko ekitaldia antolatu du.

Joaquin Imaz omendu dute Iruñean. EiTB
Joaquin Imaz omendu dute Iruñean. EiTB
Joaquin Imaz omendu dute Iruñean. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquin Imaz komandantea omendu dute gaur Iruñean, ETAk Nafarroan hildako lehen pertsona. Carmen Diaz haren alabak ekitaldian azpimarratu duenez, "biktimak ez dute haiekin jolas dezaten nahi".

"Ez gaude inork gure izenarekin, gure familiekin edo gure minarekin jolasteko prest", esan du Carmen Diazek, Vecinos por la Paz elkarteak Nafarroako Polizia Armatuaren buruzagi izandakoa omentzeko antolatutako ekitaldian. UPN eta PP alderdietako hainbat kidek ez ezik, Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren zenbait ordezkarik ere hartu dute parte.

Omenaldi hasi baino minutu batzuk lehenago, Carmen Imazek ekitalditik joateko eskatu die Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramaileari, Ana Ollo Hiritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari eta Itziar Gomez Iruñeko Hiritarren Segurtasunerako zinegotziari. "Judastzat" jo ditu.

Joaquin Imazen alabak egindako agerraldia adierazitakoaren arabera, gaur jasotako babesak ongi sentiarazten du, maitatzen dutela sentitzeak "edozein min" gainditzen duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Albisteak Nafarroa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak