Politika -
Basagoitiren adierazpenak
'Ez naiz Venezuelarekin batzartuko, metal-detektagailurik ez dudalako'
Basagoitik ez dio Isaias Rodriguez enbaxadoreari bilerarik eskatu "bulegoan metal-detektagailurik ez daukadalako".
Erredakzioa
Isaias Rodriguezekin (Venezuelako enbaxadorea Espainian) bilerarik ez du eskatu Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak, bere bulegoan "metal-detektagailurik" ez daukalako.
Kazetariei egindako adierazpenen arabera, Basagoitik ez dio Rodriguezi bilerarik eskatu, "gainean zer eramango duen ez dakidalako, eta Venezuelak, egun, terroristak babestu egiten dituelako".
ETAren aurka azken urteetan aurrera eramandako "nazioarteko politika" goraipatu du Basagoitik, "Frantzian batez ere". Horrek, "babesleku berriak" bilatzera behartu ditu ETAko kideak: "Venezuela da babesleku hori", nabarmendu du.
"Munduan ezkutatzeko tokirik aurki ez dezaten izan behar da gure helburua. Haiekin bukatu behar dugu".