Politika -

Alderdi Popularra

Alonso: 'Bilduk sartutako guztia Arabako aurrekontuetatik atera behar da'

Araban EH Bildurekin “okerreko apustua” egin zutela gogorarazi du Euskadiko PPren presidenteak. Apustu horrek porrot egingo zuela ohartarazi zuen Alderdi Popularrak, erantsi duenez.

Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidentea. Argazkia: EFE
Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidentea. Argazkia: EFE
Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabak datorren urtean aurrekontuak izateko bere alderdiak akordio batera heltzeko borondatea duela adierazi du gaur Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak, baina ?Bilduk sartutako guztia kontuetatik atera? behar dela ohartarazi du. Aurrekontuek Alderdi Popularraren ?arrastoa? izan behar dutela gaineratu du.

Alonsok agerraldia egin du, PPk zuzenketa partzialak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ondoren. Eusko Jaurlaritzaren 2018rako aurrekontu proiektua aurrera ateratzeko akordio batera heldu zen atzo Alderdi Popularra EAJ-PSE koalizio Exekutiboarekin.

Eusko Legebiltzarrean bezalaxe, EAJk eta PSEk ez dute gehiengorik Arabako Batzar Nagusietan. Ondorioz, hirugarren bazkide bat behar dute, zerga erreforma eta aurrekontuak onartzeko. 2017ko kontuak EH Bildurekin akordio batera heldu ondoren onartu zituzten.

Bere alderdiak akordio bat adosteko borondatea duela errepikatu du gaur Alonsok, baina horretarako ?Bilduk sartutako guztia aurrekontutik atera? behar dela azpimarratu du. Kontuek PPren ?arrastoa? izan behar dutela erantsi du.

?Buruarekin jokatzea espero dut; arrazoizko eta zentzuzko akordio bat errazteko Aldundiaren trebetasuna beharrezkoa da, Batzar Nagusietan gehiengo berria osatzeko?, ziurtatu du.

Bestalde, gogoeta ?politiko sakona? egin du Alonsok. Horrela, Araban EH Bildurekin ?okerreko apustua? egin zutela gogorarazi du Euskadiko PPren presidenteak. Apustu horrek porrot egingo zuela ohartarazi zuen Alderdi Popularrak, erantsi duenez. Alonsoren hitzetan, helburua PP bakartu eta Arabako erakundeetako gobernuetatik ?kanporatzea? zen, nahiz eta indarrik bozkatuena izan.

Gasteizko Udala

Gasteizko Udalaren aurrekontuen inguruan galdetu diote PPko buruzagiari. Alonsoren ahotan, egoera ?oso zaila? da udal horretan, ?desadostasunak sakonak? direlako, eta Gorka Urtaran alkateak EH Bildu, Podemos eta Irabazi gehiengoaren aldeko apustua egin du.

Azkenik, Estatuko aurrekontu nagusien negoziazioan EAJk izango duen jarreraren inguruan galdetu diote Alonsori. Zentzu horretan, Kataluniako ?salbuespen egoera politikoa? bukatu arte eseriko ez direla ohartarazi dute jeltzaleek. EAEko PPren presidentearen esanetan, bere alderdiak ?euskal ikuspegitik? lan egin du. Jeltzaleen jarrerari dagokionez, ?ikusi beharko? batekin erantzun du Alonsok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Euskadiko PP Eguneko albisteak Alfonso Alonso