Politika -
Izendapena
Maria Victoria Cinto, Justizia sailburuorde berria
Victoria Cinto Lapuente Jueces para la Democracia elkarteko kidea da eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidente izendatu zuten 1999ko abenduaren 15ean. Duela hilabete eskas kargua utzi zuen.
Erredakzioa
Maria Victoria Cinto Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidente ohia Justizia sailburuorde berri izendatu du Eusko Jaurlaritzak, Jose Manuel Finez iragan ostiralean bihotzekoak jota hil ostean, El Pais egunkariak Patxi Lopezen Exekutiboko iturriak aipatuz jakitera eman duenez.
Victoria Cinto Lapuente Jueces para la Democracia (JpD) elkarteko kidea da eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidente izendatu zuen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) 1999ko abenduaren 15ean, Jose Luis Barraganek kargua utzi eta gero.
Gipuzkoako Probintzia Auzitegia duela hilabete eskas utzi zuen Cintok, bi agintaldi bertan izan ostean. Iñaki Subijanak ordezkatu zuen. Aurretik Gipuzkoako beste auzitegi batzuetan lan egin zuen sailburuorde berri