Politika -

HERIOTZA

Alicia Ruiz de Infante Arabako Batzar Nagusietako PPren bozeramaile ordezkoa hil da

60 urterekin hil da, gaixotasun luze baten ondorioz. Arabako Foru Aldundiko Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatua izan zen aurreko legegintzaldian.

Alicia Ruiz de Infante. Artxiboko argazkia: Radio Vitoria
Alicia Ruiz de Infante. Artxiboko argazkia: Radio Vitoria
Alicia Ruiz de Infante. Artxiboko argazkia: Radio Vitoria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alicia Ruiz de Infante Arabako Batzar Nagusietako PPren bozeramaile ordezkoa hil da goizaldean, gaixotasun luze baten ondorioz, PPk EFE albiste agentziari baieztatu dionez.

Gasteiztarra jaiotzez, 60 urterekin hil da. 2015eko Foru Hauteskundeetan, Arabako batzarkide aukeratu zuten.

Aurreko legegintzaldian, Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia zen garaian, Foru Aldundiko Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatua izan zen.

Ruiz de Infanteren heriotzaren berri izan ondoren, Arabako PPk bertan behera utzi du Diputazioarekin 2018rako Arabako Aurrekontuak babesteko lortutako akordioaren xehetasunak azaltzeko deituta zegoen prentsaurrekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Araba Alderdi politikoak bideoak Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Arabako Foru Aldundia