Politika -
Pajin-i buruz
De la Rivak barkamena eskatu du bere adierazpen 'desegokiengatik'
Valladolideko alkateak esan du barkamena eskatu izanak gertaera horri amaiera ematen diola. "Garrantzitsuena gaia ahaztea da".
Erredakzioa
Francisco Javier Leon de la Riva Valladolideko alkateak Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren Batzorde Exekutiboan barkamena eskatu du Leire Pajin Osasun ministroari buruz egindako deklarazio "desegokiengatik". Gainera, Mariano Rajoy PPko buruak gai honengatik "hainbat aldiz" deitu diola esan du.
Komunikabideei adierazi dienaren arabera, De la Rivak esan du barkamena eskatu izanak gertaera horri amaiera ematen diola eta alkatearen ustez, "garrantzitsuena gaia ahaztea da".
Agintariak "denon ardura diren arazoak konpontzea" eskatu du; izan ere, aurreko astean ministrari buruz esandako "hitz desegoki horiek" ez dira jendearen kezka nagusia.
Agintariak "arduratzen gaituzten arazoak konpontzea" eskatu du; izan ere, bere ustez "hitz desegoki horiek" ez dira jendea benetan kezkatzen dutena.
Esandakoei buruz Mariano Rajoyekin hitz egin duela galdetu diotenean, De la Rivak Alderdi Popularreko kidearen "hainbat aldiz" hitz egin duela esan du, baina ez du hitz egindakoa zehaztu.