Politika -
Elkarrizketa Twitter-en
Lopez: 'Hauteskundeetan egoteko indarkeriarekin apurtu behar dute'
Laugarrenez, twitterren bidez elkarrizketa egin du. Lopezen hitzetan, ETA izan zen azken "bake prozesuaren" porrotaren erantzule bakarra, Madrilgo aireportuan egindako atentatua egiteagatik.
Erredakzioa
Hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko, ezker abertzaleak legea bete eta "indarkeriaren munduarekin erlazioa eten" behar duela berretsi du gaur Patxi Lopez lehendakariak.
Laugarrenez, twitter sare sozialaren bidez elkarrizketa egin du Jaurlaritzako buruak.
Lopezen hitzetan, ETA izan zen azken "bake prozesuaren" porrotaren erantzule bakarra, Madrilgo aireportuan egindako atentatua egiteagatik.
Beraz, ezker abertzalea da "mugimenduak egin behar dituen bakarra", lehendakariaren ustez.
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Gernikako Estatutuaren ospakizunean ez egotea kritikatu du Lopezek. "Bitartean, bere garaian porrota jasan zuen plana jarri zuen mahai gainean".
Azkenik, Jaurlaritzan aldaketarik ez duela egingo nabarmendu du lehendakariak, oraingo Gobernuarekin "benetan pozik" dagoelako.