Politika -
Auzitegi Nazionala
7.200 euroko isuna, Espainiako ereserkiaren aurkako txistualdiaren bultzatzaileari
Santiago Espot Catalunya Accioko presidenteak erregea eta Espainia iraindu zituela ebatzi du epaileak sententzian.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak 7.200 euroko isuna ezarri dio Santiago Espot Catalunya Accioko presidenteari, 2015eko maiatzaren 30ean jokatutako Errege Kopako finalean, Felipe VI.a bertan zela, Espainiako ereserkiari egindako txistualdia bultzatzeagatik. Final hura Bartzelonak eta Athleticek jokatu zuten Camp Noun.
Espotek erregea eta Espainia iraindu zituela ebatzi du Jose Maria Vazquez Honrubia epaileak sententzian. Ekintza adierazpen askatasunaren barnean ezin daitekeela kokatu erabaki du magistratuak, helburua ?koroari eraso egitea zelako?.
Horregatik, 12 hilabetetan egunero 20 euro ordaintzera (7.200 euro guztira) zigortu du epaileak. Fiskaltzak eskatutakoaren erdia da.
Erregea, " Estatuko batasunaren eta iraunkortasunaren ikur"
Vazquez Honrubiak epaian gogorarazi duenez, Espainia iraintzeak eta koroaren aurkako delituek ?begirune eta babes berezia? dute; izan ere, babesten duen ?ondasun juridikoa sistema konstituzionala bera delako?, erregea ?Estatuko batasunaren eta iraunkortasunaren ikurra baita?.
Magistratuaren hitzetan, Espainiaren eta ikurren aurkako erasoek ?errespetatu eta bere egin dituzten espainiar guztiei? eragiten diete, banderaren edo ereserkiaren kasuan esaterako, ?Espainia izan dena eta dena? ordezkatzen dutelako.
Epailearen ahotan, Espotek ?egitasmo bat planifikatu eta aurrera eraman zuen estatuburua eta ereserki nazionala gutxietsi eta mespretxatzeko?. Jokabidearekin ?monarka erabat mespretxatu eta erakundea deuseztatu nahi ditu?, azpimarratu duenez.
?Txistualdi izugarri hura ez zen bat-batekoa izan?, Espotek prestatu zuen ?beste elkarte independentistekin batera, koroari eraso egiteko eta erregea neurrigabe iraintzeko eta gutxiesteko? helburuarekin, gaineratu duenez.