Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Estatutua 'betetzeko garaia' da Mendiaren ustez, ez aldatzekoa

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak EAJ kritikatu du "harrigarria" iruditzen baitzaio jeltzaleek eskumenak negoziatzea eta "Estatutua agortua dagoela esatea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak onartu du legeak ez direla "aldaezinak" eta "euskal gizartearen edo espainiarraren borondatea izanez gero" Gernikako Estatutua eta Espainiako Konstituzioa alda daitezkeela aitortu arren, horiek "betetzeko garaia" dela esan du.

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "harrigarria" da jeltzaleek eskumenak negoziatzea eta "Estatutua agortua dagoela esatea".

"Legeak ez dira aldaezinak, ez Estatutua ez Espainiako Konstituzioa. Legeak alda daitezke euskal gizartearen edo espainiarraren nahia hori bada. Gure sistemaren alde ona da hori, baina Estatutua betetzeko garaian bizi garela uste dut. Hor jarri dugu indar guztia eta lana, eta horretan arituko gara datozen urteetan", berretsi du.

Horren harira, Jaurlaritzaren eledunak Juan Jose Ibarretxe lehendakariak asteburuan eman zuen hitzaldia izan du hizpide. Haren esanetan, "Ibarretxerentzat ez da denbora igaro. Bere garaian geratu zen eta hor jarraitzen du. Ez da bere diskurtsoa aldatu eta EAJrena ere ez agian".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea