Politika -

Gaixo dauden presoak

Gaur hasiko dituzte Ibon Iparragirre Aita Mennira eramateko tramiteak

Ondarroako presoaren familiak ez du "begionez" hartu epailearen erabakia, ospitale batera eraman arren, Iparragirrek preso jarraituko duelako.

Ibon Iparragirre aske uzteko Ondarroan egindako manifestazioetako bat. Argazkia: EiTB
Ibon Iparragirre aske uzteko Ondarroan egindako manifestazioetako bat. Argazkia: EiTB
Ibon Iparragirre aske uzteko Ondarroan egindako manifestazioetako bat. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxeratek ostiralean jakitera eman zuenez, Ibon Iparragirre preso ondarrutarra Arrasateko Aita Menni zentrora eramateko agindua eman du espetxeetako zaintza epaileak.

Iparragirreren familiak EiTBri larunbat honetan baieztatu dionez, Ondarroako presoa Aita Menni erietxea eramateko tramiteak astearte honetan hasiko dira, ziurrenik. Familiak ez du "begionez" ikusten epailearen erabakia, ospitalera batera eramango duten arren, Iparragirrek preso jarraituko duelako, eta bigarren graduan, gainera.

Senideek esan dute helegitea jartzeko aukera egon badagoela, baina horrek atzeratu egingo luke Iparragirre erietxera eramatea, eta hil ala biziko egoeran dago oraintxe.

Etxeraten iritzian, erabaki "krudela" da, Iparragirrek "osasun asistentzia duina behar duelako" eta zentro horretara eramanda bere beharrizanak asetuko ez direla ulertzen duelako; izan ere, egoera terminalean dago.

Ildo horretan, gogoratu du egungo legediak beste neurri batzuk ere aurreikusten dituela, hala nola, eskumuturreko telematikoa edo epaitegian sinatzean, presoa etxean egon dadin. "Ibonek bere senideekin etxean egon behar du, tratamendua duitasun osoz jasotzeko", erantsi du.

Etxeratek enegarrenez ohartarazi du Iparragirreren egoera muturrekoa dela: "Azken analisien arabera, 20 defentsa baino ez zituen, pertsona heldu osasuntsu batek 723 eta 1.124 artean izaten ditu defentsak. C3 fasean dago Ibonek pairatzen duen HIESA, gaixotasunaren azken fasean, hain zuzen ere".

Gauzak horrela, bere babesa eskaini dio presoari nahiz haren amari eta gainerako senideei. "Ongi dakigu haien sufrimendua nolakoa den eta txalotzekoa da Ibonen alde, Ibon bizirik irauteko egin duten ahalegin etengabea", azpimarratu du Etxeratek.

20 urte baino gehiago daramatza Hiesarekin bizitzen Iparragirrek baina bere egoerak okerrera egin zuen kartzelaratu zutenean, eta mugako egoerara iritsi da orain.

300 urteko espetxe-zigorra betetzen ari da, Ondarroako ertzain etxearen kontra egindako atentatuagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak argazkiak Ondarroa Gaurko azken ordukoa Lea-Artibai