Politika -
Bake prozesua
Urizar: 'Estatuak ezin du Batasunaren legeztatzea gehiago atzeratu'
Gainera, EAko arduradunak PP lehendakariari egiten ari zaion "xantaia" salatu du; alderdi popularraren babesaren truke, ezker abertzalearekin elkarrizketarik ez egotea eskatzen baitute.
Erredakzioa
Pello Urizar EAko idazkari nagusiak Alderdien Legea "egun eraiki dugun testuinguru politikoa sendotzeko oztopoa" dela esan du eta Estatuari "ilegalizazioa indarrik gabe uzteko erabakia gehiago ez atzeratzeko" eskatu dio.
Era berean, Urizarrek PP Patxi Lopezen Gobernuari egiten ari zaion "xantaia" salatu du, babesaren truke sozialisten eta Batasunaren arteko "elkarrizketarik ez egotea" eskatzen dutelako.
PPren jarrera
"Ez diogu batzarrik egon den ala ez begiratu behar", esan du Urizarrek Bilbon emandako prentsaurrekoan, "PPk ustezko kontaktu horien aurrean erakutsitako jarrerari baizik".
EAko kidearen hitzetan, "elkarrizketa demokraziaren oinarria da, edozein arazori konponbidea bilatzeko modua, baita Euskal Herrian daukagun arazoarentzat ere".