Politika -

PSE-Batasuna ustezko batzarra

PPk itunaren inguruko bermeak eskatu dizkio PSEri

Laura Garridok esan duenez, "Alderdi Sozialistak ondo baino hobeto daki zer egin behar duen". Prietoren (PSE) ustez, "inork, ezta PPk ere, ez du arbuiatzen ETArekin bukatzeko itxaropena dagoela".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Garrido Alderdi Popularreko legebiltzarkideak adierazi duenez, "PPk nahi duena bermeak dira. PP eta PSEren artean sinatutako itunak printzipio argiak ditu oinarrian; terrorismoaren porrota, ETAren deslegitimazio sozial eta politikoa, terroristenganako zero tolerantzia eta negoziazio prozesu berririk ez hastea".

"PPk biltzeko deia egin du, eta Alderdi Sozialistak zer edo zer esan beharko du, noski, baina ez dut uste eragozpenik izango dutenik", gaineratu du Radio Euskadiko "Mas que palabras" saioko tertulian.

"Hitzarmen bat sinatuta dute eta denok dakizkigun konpromisoak hartu dituzte. Alderdi Sozialistak jakin badaki zer egin behar duen konpromiso horiek betetzeko", esan du.

Bestalde, Txarli Prieto Arabako PSEko idazkari nagusiak bere alderdiaren zuzendaritzari ondokoa gomendatuko dio: "PSEk bere autonomia politikoa du uste duenarekin biltzeko, ondo deritzon unean, eta jarraian, euskal gizarteari jakinarazteko konpromisoa hartu behar du". Hori horrela, "inork ez du ezer espekulatuko", esan du Batasunarekin izandako ustezko bileraren gainean.

Hala ere, Prietoren esanetan "inork, ezta PPk ere nahiz eta asaldatu, arbuia dezake ETArekin bukatzeko itxaropena dagoela" eta "dagokionean, gauzak egin beharko dira, egin behar dituena egiten dituenean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea