Politika -

RADIO EUSKADI

Ardanza: 'Eragindako minak ez zuela justikaziorik izan aitortu behar dute presoek'

1985 eta 1999 artean lehendakari izan zenak gogor kritikatu du ETAri amaiera ematerako garaian 'hitz jokoak' egitea "uko egin, atzera utzi, eragindako mina..." eta antzeko terminoak erabilita.

Jose Antonio Ardanza, lehendakaria. Argazkia: EiTB.
Jose Antonio Ardanza, lehendakaria. Argazkia: EiTB.
Jose Antonio Ardanza, lehendakaria. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Ardanza lehendakariak uste du ETAko presoek eragindako mina "irmotasun gehiagoz" onartu behar dutela eta egindakoa "bidegabea" izan zela aitortu.

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Ardanzak nabarmendu du ETAk egindako mina ez dela "Martetik erori" baizik eta modu "kontzientean" egin dela, eta beraz, bere iritziz, "ezin da eragindako minaz hitz egin, besterik gabe", eta horregatik, espetxeratuen aldetik "zerbait gehiago" behar dela esan du.

ETAko presoek "barkamena" eskatu behar dutenik ez dela esaten ari zehaztu du, "hori norbere buruari egiten zaion balorazio etikotik baitator" baina beste zerbait da "eragindako minak ez zuela justifiaziorik izan aitortzea eta ez zegoela eskubiderik egin zutena egiteko aitortzea".

Urtarrilaren 8an jakitera eman zenez, EPPK presoek kolektiboak "ardurak onartu eta biktimei eragindako sufrimentua onartzeko" prest zeudela aitortu zuen, "biktimekin adostutako elkarrizketa marko batean onartuko lukete egindako mina; hitz egitea helburu duten markoetan, elkarri ezer leporatu gabe" azaldu zuen Agus Hernan Foro Sozialeko koordinatzaileak.

Ardanzaren iritziz, ETAren amaiera duela urte asko izan behar zen eta amaiera ematerako garaian ez zaio bidezkoa iruditzen 'hitz jokoak' egitea "uko egin, atzera utzi, eragindako mina..." eta antzeko terminoak erabilita.

1985 eta 1999 artean lehendakari izan zenaren arabera, zaila litzateke duela 30 urte sinatutako Ajuria Eneako akordioa errepikatzea, baina egitekotan, "Euskadiren normalizaziorako eta berradiskidetzerako akordioa" izena beharko lukeela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Jose Antonio Ardanza ETA albisteak Gaurko azken orduko albistea