Politika -

KATALUNIA

HRW: 'Kataluniako auzia arazo politikoa da, ez giza eskubideei buruzkoa'

Horregatik, ez dagokiola gaiari buruzko iritzia ematea uste du Human Right Watch elkarteak. Aitzitik, Poliziaren indarkeria gehiegizkoa den kasuetan, urriaren 1eko erreferenduma kasu, salatu egingo du

Espainiako Poliziak herritarrak kolpatu zituen urriaren 1ean, Katalunian. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Poliziak herritarrak kolpatu zituen urriaren 1ean, Katalunian. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Poliziak herritarrak kolpatu zituen urriaren 1ean, Katalunian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Human Rights Watch giza eskubideen aldeko erakundearen iritziz, Kataluniako auzia arazo politikoa da giza eskubideei buruzko auzia baino. Hori dela eta, uste du ez dagokiola berari gaiari buruzko iritzia ematea, bai ordea urriaren 1eko erreferendumean Poliziak erabilitako indarkeriaz.

"HRW erakundea Poliziak manifestariei emandako tratuan zentratu da, argi eta garbi giza eskubideei buruzko gaia delako. Hortik harago, ez du bere iritzia emango Kataluniak Espainiako zati izan beharko lukeen edo ez", esan dio Ken Roth Human Rights Watch erakundeko zuzendari exekutiboak EFE albiste agentziari.

Giza eskubideen aldeko erakundeak urteko txostena aurkeztu du gaur Parisen, eta Kataluniari atal bat eskaini dio. Bertan irakur daitekeenez, Auzitegi Konstituzionalak urriaren 1eko erreferenduma bertan behera utzi bazuen ere, erreferenduma egin egin zen. Halaber, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak gehiegizko indarra erabili zutela salatu du.

Rothen hitzetan, "autodeterminazio eskubidea tratatu guztietan jasota badago ere", ez dago oso argi eskubide hori zein subjektuk aldarrikatu dezakeen —kasu honetan Espainiak, Kataluniak edo Europar Batasunak— eta hori dela eta, "giza eskubideei buruzkoa baino, auzi politikoa da".

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Espainia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Giza eskubideak gaur