Politika -

KATALUNIA

Roger Torrentek gaur iragarriko du Generalitateko presidente izateko hautagaia

Ezustekorik ez badago, Carles Puigdemont izango da hautagai bakarra. Oraindik ikusteke dago noiz eta nola egingo den inbestidura saioa.

Kataluniako Parlamentua, hutsik. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako Parlamentua, hutsik. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako Parlamentua, hutsik. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak gaur 11:30ean proposatuko du Generalitateko presidente izateko hautagaia, eta, ezustekorik ez badago, Carles Puigdemont izango da hautagai bakarra.

Parlamentuko presidenteak bilera erronda egin zuen joan den astean Kataluniako Parlamentuko talde guztiekin, eta Puigdemonten izena soilik jarri dute mahai gainean. Hala ere, hautagaia Puigdemont balitz, legegintzaldi honetako lehen gatazka sortuko litzateke independentisten eta Espainiako Estatuaren artean.

ERCk Puigdemonten hautagaitza babestu du. Dena den, errepublikanoek ez dute zehaztu inbestidura telematikoarekin ados dauden ala ez.

Junts per Catalunya (JxCat) taldearen iritziz, ostera, posible da Puigdemont Bruselan egonik ere Generalitateko presidente izendatua izatea. JxCaten argudioen arabera, Carles Puigdemontek ezin du Kataluniara itzuli bermerik ez duen bitartean.

Zalantzak

Puigdemont hautagai izendatzen badute, hainbat zalantza sortuko dira. Batetik, inbestidura telematikoaren aurka agertu direnek inbestidurarako osoko bilkura egin baino lehen edo ondoren jarriko dute helegitea?

Bestetik, ez dago argi Puigdemontek zenbat parlamentariren babesa izango lukeen. Oraingoz, berdinketa legoke Parlamentuan: 65 diputatu independentista eta 65 diputatu ez independentista daude Parlamentuan, Bruselan dauden bost diputatu falta baitira.

Kataluniako Parlamentuko presidenteak gaur proposatuko du inbestidura saiorako eguna. Urtarrilaren 31ra arteko tartea du inbestidura saioa deitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Berriak Politika Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès argazkiak