Politika -

Aurkezpena, datozen egunotan

Currin Euskadira itzuliko da nazioarteko bitartekarien taldea osatzeko

Hegoafrikar bitartekariak taldekideak zeintzuk izango diren eta bakoitzak zein betebehar izango duen zehaztuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brian Currin hegoafrikarra bueltan etorriko da gaur Euskadira irailean iragarritako Nazioarteko Bitartekari Taldea osatuko duten kideak zehazteko lanak egiteko. Batzorde horren aurkezpena datozen egunotan egitekoa da, bitartekariaren inguruko iturriek Europa Press agentziari jakinarazi diotenez.

Aurreko irailaren 30ean Currinek ohar baten bidez esan zuenez, "munduko hainbat herrialdetako kide asko dituen talde batean lan egiteak dauzkan zailtasunak eta lan horri lehenbailehen ekiteko beharra direla eta, Nazioarteko Bitartekari Taldea bost kidekoa izan behar duela erabaki da, zenbait alderdirekin kontsultatu ostean".

"Taldearen nondik norakoak, kideak, lan-ildoak eta eginkizuna urrian iragarriko ditugu", esan zuen Currinek ohar horren bidez. Aurkezpena ez dute oraindik egin, nahiz eta urriaren 30erako aurrikusita egon.

Aipatu iturrien esanetan, datozen egunetan Currinek hainbat bilera izango ditu eta batzorde hori osatuko dutenen izenak eta horien eginkizunak zehazteko lanetan ere arituko da.

Hego Afrikako bitartekariak esan duenez, ez dago banda terroristarekin bilerarik egiteko aukerarik, Bruselako Itunean zehazki agertzen zen moduko su-iragarpena iragarri ezean. Currinek beste hainbat pertsonarekin batera bultzatu zuen ituna, besteak beste, zenbait Bake Nobel saridun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea