Politika -
Larunbat honetan
Getxoko Udalak Guda Zibileko eta frankismoaren biktimak omendu ditu
Galeako pasealekuan dagoen 'Memoriaren liburua' eskultura-lanaren ondoan egin dute ekitaldia, alderdi politiko guztietako ordezkariak bertan izan direla.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zortzigarren urtez jarraian, frankismoak hildako lagunei omenaldia egin die Getxoko Udalak. Horrela, Galeako pasealekuan dagoen 'Memoriaren liburua' eskultura-lanaren ondoan lore-eskaintza egin diete "Gerra Zibileko, frankismoko eta aurreko guden biktimei", Getxoko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Alderdi politiko guztietako ordezkariak bertan izan dira.
2009ko ekainean osoko bilkuran aho batez hitzartu zuten Getxoko Udaletxean aipatutako biktimei "errespetua, oroitzapena eta bihotz-bihotzetiko omenaldia aitortzea, adiskidetasuna eta elkartasuna giltzarri izanda".