Politika -

Atzo atxilotu zuten

Espetxera bidali dute ustez Bilbon autobus bat erre zuen gaztea

2002an jazo ziren gertakizunengatik Iñaki Bengoa San Miguel baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu du Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Bengoa San Miguel baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu du Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak; 2002an Bilboko Buia auzoan beste lagun batzuekin batera ustez autobus bat erretzea leporatzen dio epaileak.

Bengoa Instrukzioko Bosgarren Epaitegi Zentralean aurkeztu da deklaratzeko, eta epaileak espetxeratzeko agindu du sute terroristak eragindako kalteak eta substantziak izatea edo lehergaiak lagatzea leporatuta.

Bere autoan, 2002an jazotako gertakizunetan Bengoak parte hartu zuela azpimarratu du Ruz epaileak; adituen txostenen arabera, frogatua gelditu da parte hartu zuela; izan ere, bere DNA topatu dute erretako autobusaren ondoan, kaputxa moduan egindako bi zulo zituen elastiko batean, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea