Politika -

Hezkuntza

'Hizkuntzen gaineko eztabaidak' kritikatu ditu Mariano Rajoyk

Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, hezkuntzari dagokionez, hizkuntzen gaineko eztabaidetan ibili beharrean, hobe da "digitalizazioan inbertitzea".

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak larunbat honetan defendatu duenez, etorkizuneko lana alor digitalean dago; hori dela eta, ekoizpen ereduaren digitalizazioa sustatzearen alde egin du. Hori lortzeko, hezkuntza-sistema "eskumen digital berriekin" indartu behar dela gaineratu du, "hizkuntzen inguruan eztabaidak sustatzen ibili beharrean".

Elxen, Alacanten, ekintzaileekin izandako topaketan Rajoyk adierazi duenez, "benetan sinestezina da, jendeari gauzak ezartzen ibiltzea, hizkuntzen gaineko eztabaidak aurrerapenaren aurka doaz, eta iragan okerrenean kokatzen gaitu".

Horren aurrean, Espainiako Gobernuko buruak esan duenez, "hezkuntza-baliabideak zuzendu behar ditugu mundu osoan izaten ari den iraultza digitalera, gazteak horretan hezitzeko, alegia".

"Hori izan behar da gaur eguneko hezkuntza-politika", azpimarratu du, "eta gakoa da azken urtean sortu ditugun 475.000 lanpostuak". "Etorkizuna geldiezina da, eta horrelako kasuetan aurrenean kokatzea da onena, bestela, beste batzuk jarriko dira eta arazoak izan litezke", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika Albisteak Alderdi Popularra Espainako Gobernuaren presidente ohia Hezkuntza legea berriak Alderdi politikoak bideoak Gizartea Hezkuntzako albisteak 2024